Ferien aurreko astean, gastronomia astea antolatu zuen Altsasuko Udalak. Idiazabal gazta, Nafarroako txahala, Arabako Errioxako ardoa, Bizkaiko txakolin eta Gipuzkoako sagardo dastaketak izan ziren elkarteetan. Guztia Izar Ondo, Borda, Iortia eta Iturrimurri jatetxeen platerez lagunduta. Gainera, estreinakoz, I. Sakanako sukaldari gazteen txapelketa jokatu zen. Menu bat prestatu behar izan zuten 18an.