Eliza berotzeko galdara ikatzez elikatzen zen, baina hondatu eta parrokiak aldatzea erabaki zuen. Haren ordez gasoliozkoa jarriko zen eta tenplua airezko berogailu sistema baten bidez berotzea zen asmoa. Horretarako, elizako zoruan zuloak egin zituzten, airea botako zuen sistema han jartzeko. Lanek zazpi milioi pezetako (42.070,85 euro) aurrekontua zuten eta horri aurre egiteko parrokiak diru bilketa egin behar zuen. Lanak iraun bitartean elizkizunak Otadiako ermitan egin ziren.