Altsasuko alkate Jose Anjel Agirrebengoak esana: “Maltzaga-Urbina eta Leitzaran bezalako garraiobide azkar eta alternatiboen aurrean, Etzegarateko bikoizketa lehenbailehen egitea ezinbestekoa da. 2000. urterako egiten saiatu behar dugu”. Agirrebengoa Nafarroako Gobernuarekin biltzekoa zen, Sakana mendebaldea abiadura handiko garraiobide nagusien lotura gune izaten segitzeko. Arabako Lautadako, Goierriko eta Sakanako alkateek helburua lortzeko plataforma sortu zuten.