Harrapaketagatik bi emakumezko zaurituta

Guaixe 2021ko urr. 4a, 10:12

Erkuden eta Idertzegain kaleen bidegurutze ondoko berdegunea. ARTXIBOA

88 urteko eta 33 urteko emakumezkoak ospitalera eraman zituzten.

Auto batek bi emakumezko harrapatu zituen ostiralean, 12:18an, Altsasuko Erkuden kalean. Ondorioz adineko emakumeak kolpe ugari jaso zituen eta, larri, Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Berarekin zihoan beste emakumezkoak ere kolpe ugari hartu zituen, baina bere egoera ez da hain larria, nahiz eta bera ere ospitalera eraman zuten. Hala erabaki zuten istripu gunera agertu ziren osasun etxeko larrialdi zerbitzua. Suhiltzaileek eraman zituzten. Auto gidariak ere ospitalean bukatu zuen, antsietate krisiak jota. Udaltzaingoa eta Foruzaingoa izan ziren ezbeharraren nondik norakoak ikertu zituztenak.