Intxostiapuntaren denboraldi mustutzea

Guaixe 2021ko urr. 8a, 10:13
Intxostiapunta gazte gunean egindako festa bat. ARTXIBOA

Irekiera festa eginen dute bihar, larunbata, 17:00etatik 01:00etara, Altsasuko gazte gunean. Puzgarriak, musika eta afaria egonen dira. 

Intxostiapunta gazte guneak bere irekiera festa ospatuko du larunbatean. 17:00etatik aurrera gazte egoitzatik pasatzen denak puzgarriak eta musika opatuko ditu. Hiru eurorengatik afaltzeko aukera ere eskaintzen du gazte txokoak. Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzutik jakinarazi dutenez, gazte gunea astelehenetik ostegunera eta domeketan 17:00etatik 21:00etara dago zabalik, eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara. Zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi dutenek 948 564 785 edo 608 617 778 telefono zenbakietara hots egin dezakete, edo mezua idatziintxostiapunta@altsasu.net edo gazteria@altsasu.net e-posta helbideetara.