Altsasuko Mikologia Elkarteak zizak eta onttoak ezagutzeko hastapen tailerra antolatu du. Hara joaten diren pertsonek mikologiako genero arruntenak ezagutzeko aukera izanen dute. Horretarako, praktikaren bitartez, zizak eta haien generoak desberdintzeko funtsezkoak diren ezaugarriak ikasiko dituzte. Mikologia hastapenak tailerrean interesa duenak aldez aurretik izena eman behar du. Horretarako, micologiaalsasua@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar du eta izen-abizenak eta telefono zenbakia eman. Bestela, Iortia kultur gunean ere eman daiteke izena. Azkenik, elkartekideek jakinarazi dutenez, aurten ez dute urterko mikologia erakusketarik antolatuko.