Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoan bosgarren jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Iruñean jokatu zuen, Universidad de Navarra taldearen kontra.
Partida lehiatua izan zen, baina bederatzigarren minuturako OPUS-eko Unibertsitateko taldeak aurreratzea lortu zuen. Altsasu egoerari buelta ematen saiatu zen, baina atsedenaldira joan baino lehen bigarren gola sartu zuten Universidad de Navarrakoek eta gorritxoei maldan gora jarri zitzaien partida. Bigarren zatia borrokatua izan zen, baina Universidad de Navarrak beste bitan zulatu zuen altsasuarren atea eta, azkenean, 4 eta 0 galduta itzuli zen Altsasu.
Mulier taldeak jarraitzen du lider (15 puntu) eta Altsasu hamargarren postuan dago, punturik gabe. Larunbatean Altsasuk sailkapenean seigarren postuan dagoen Mutilbera B taldea hartuko du Dantzalekun, 17:00etan hasiko den partidan.