Astrolabio Románicoren 'Arrastoak' hitzaldi eta emanaldia

Guaixe 2021ko urr. 11a, 10:38
Erkudengo Ama Abesbatzak emanaldia eskainiko du. ARTXIBOA

Bihar, urriak 12, asteartea, 19:00etan, 'Astakeriak eta Astakizunak. Erdi Aroko zenbait elizkizun xelebre' hitzaldia eginen dute, Iortia kultur gunean. Besteak beste, Erkudengo Ama Abesbatzaren emanaldia izanen da ere. 

Erdi Aroko zenbait elizkizunen inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Astrolabio Románico arte erromanikoaren zaleen elkarteak. Astakeriak eta astakizunak izenburupean eginen dute solasaldia, eta arrastoei hitz egin ez ezik, Erkudengo Ama abesbatzaren, bertsolarien eta Kamishibairen kontakizunaren emanaldiak izanen dira ere. Pandemiaren ondorengo abesbatzaren itzulera izanen da. Arrastoak bihar, urriak 12, asteartea, 19:00etan, Iortia kultur gunean, izanen da. Gonbidapen doakoa da eta Iortia kultur guneko txarteldegian edo webgunean eskura daiteke.