Jai egun arrotzei planto egiteko deia

Guaixe 2021ko urr. 12a, 10:18

Ospa! mugimenduaren mobilizazioa. ARTXIBOA

Ospa!-k gaur, 19:00etan, udaletxe parean kontzentratzera deitu du.

Errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak gaurko egunez “ospatzeko ezer ez” ez dagoela, eta “festa egun arrotz honi planto” egiteko deia egin du. Aldi berean, “okupazio indarrak ez ditugu nahi eta ez ditugu behar” adierazi nahi du. Hori guztia elkarretaratze baten bidez adieraziko dute gaur arratsaldean.