Errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak gaurko egunez “ospatzeko ezer ez” ez dagoela, eta “festa egun arrotz honi planto” egiteko deia egin zuen asteartean. Aldi berean, “okupazio indarrak ez ditugu nahi eta ez ditugu behar” adierazi nahi zuen kontzentrazio baten bidez. Udaletxe parean 80 bat pertsona elkartu ziren Urriak 12, ezer ez ospatzeko. Alde hemendik leloa zuen pankartaren atzean.