Futbola

Altsasuren lehen ezina

Guaixe 2021ko urr. 18a, 12:15

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Bosgarren jardunaldia: Rotxapea B 2 – Altsasu 1

Orain arte jokatutako partida guztiak irabazi eta gero, larunbatean Altsasuk Rotxapea B liderraren kontra ezin izan zion joera berberari eutsi. Bi taldeek ongi jokatu zuten eta taktikoki partida bikaina eskaini zuten, baina falta baten jaurtiketari esker aurreratu zen Rotxapea. Bigarren zatian bigarren gola lortu zuten iruindarrek, area kanpotik sartutako gol batekin, baina Altsasuk ez zuen etsi eta 2 eta 1 gerturatzea lortu zuen. Tamalez, partidak ez zuen gehiagorako eman eta Iruñeatik punturik gabe itzuli ziren altsasuarrak. 

Rotxapea B da erregional mailako hirugarren multzoko lider (13 puntu) eta Altsasu laugarren postura jaitsi da (9 puntu). Asteburuan Altsasuk sailkapenean bederatzigarrena den Amaya hartuko du Dantzalekun.