Feria eta festa gogoa zegoen. Pandemia egoeragatik, iaz ezin izan zuten Altsasuko Feriak antolatu. Baina aurten bai. Modu berezian bada ere, Altsasuko ferietako asteburuan ferietan izaten diren ekimenak egon dira. Ferian egon ez zen gauza bakarra ganadu azoka izan zen. Bestela, larunbat udazkeneko elikagai eta artisautza azoka izan zen Iortia zabalgunean eta Baratzekobiden. Taloen postua, beste behin, arrakastatsuenetarikoa izan zen.
Bitartean, txarangaren doinuak nonahi entzuten ziren plazaren inguruan. Altsasuko Peñak-ek pankarta atera zuten, eta bajadika ere egon zen; bi urte ondoren lehenengoa. Igandean haurrendako eta ez hain txikiendako Altsasuko Erraldoiak kalejiran atera ziren segizio handi batekin. Erraldoiak irailean Iortia zabalgunean emanaldia egin zuten, baina duela ia bi urte ez ziotela herriari buelta ematen. Erraldoiak eramaten dituztenek, kexu agertu dira udalarekin, izan ere, ez dizkie hamaiketakorik ere ordaindu.