Kamioi batek txirrindularia harrapatu du Ibarrea industrialdean. Zauritua 22 urteko gizonezko etxarriarra da. Altsasuko osasun etxeko zaintzako medikua eta erizaina eta anbulantzia arrunta ezbeharraren lekura joan dira. Han bertan gizonezkoari lehen osasun balorazioa egin diotenean kordea zuen. Trauma eta kolpe ugari zituenez, larri zaurituta, helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Guardia Civila arduratu da istripua ikertzeaz.