Nafarroako Erregio Etxeen Federazioak bere kultur astean ospatu zuen joan den astean, 32. edizioa. Altsasuko La Encina Extremadurako elkartea kide duen federazioak hainbat ekitaldi antolatu zituen. Egitaraua Altsasun despeditu zen domekan. Goizean San Pedro ermita inguruko ibilaldia egin zuten. Eta, ondoren, La Encina elkartean bazkaria izan zen.