Altsasu Auzolanean eraikiz taldeak, festetako herri bazkaria antolatzen duenak, auzolanari heldu nahi dio berriz ere. “Azken aldian gure basoa txikitzen ari garela uste dugu, eta hau garbitzea izan zitekeela lehenengo auzolana pentsatu genuen. Beraz, honako proposamena luzatu nahi diegu altsasuarrei: Dantzaleku eta Baso itxia garbitzea, eta ondoren bazkaria egitea”. Auzolana lana egiteaz aparte “herritarrak elkartzea eta denbora elkarrekin pasatzea ere bada, herria egitea”, gaztigatu dute taldetik. Horregatik, altsasuarrak izena ematera gonbidatu dituzte. Norberak eraman behar ditu eskularruak.