Udalak ur hornidurako kobrantza eginen du

Guaixe 2021ko urr. 26a, 13:10

2021eko azaroaren 20an bukatuko da borondatezko epea.

Altsasuko Udalak aurtengo bigarren lauhilekoa ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea zabaldu du. Helbideratutako ordainagiriak ostiralean pasako ditu altsasuarren kontuetara. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea 2021eko azaroaren 20an bukatuko da. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, diru bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.