Gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batetik lantzea helburu du Gozamenez komunitate programak. Haren bidez gazteak haien sexualitatearen garapenean inplikatu nahi dituzte, ideia murriztaileetatik aldendu eta eskaintzen dituen aukerak bizi ditzaten, horretarako, prozesu pertsonal autonomoak eta harreman pertsonal orekatuak bultzatuz. Azken finean, gazteen bizitzan sexualitateak duen tokia agerian utzi nahi du, gune publiko eta ohikoetan.
Sakanan 2001etik hainbat jarduera egiten dira urtero. Horretarako, ibarreko Gozamenez batzordea dago, honakoek osatzen dute: Etxarri Aranazko Emakumeari Laguntzeko Zentroko hezitzailea, Altsasuko Gazteria Zerbitzuko teknikaria, hiru Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio teknikariak eta aurten batu zaizkien Sakanako Mankomunitatearen Kirol, Berdintasun eta Aniztarteanen teknikariak.
Gozamenez sexualitatearen hainbat alderdiri buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi du gazteen artean eta gazteen eta haien bitartekarien artean; familia, ikastetxea, komunikabideak,… gizartea, finean. Beti, gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, anitz eta aberasgarria lantzeko helburuarekin. Horretarako, aurten ere, egitaraua prestatu dute.
Egitaraua
- Lastailak 28, osteguna
10:30 Trans-formatzen dokumentala, testigantzak eta eztabaida, Iortia kultur gunean. DBH3ko ikasleendako. Transexualitatea: sexual identitateak ulertzeko gakoak emanen dituzte. Dinamizatzaileak: Naizen, adin txikiko transexualen familiaren elkarteko kide bat, gazte transexual baten ama eta sexologo bat. Laguntzailea: Kattalingune. - Lastailak 28-azaroak 28
Arratsaldetan Sexualitatea erakusketa, Intxostiapunta gazte gunean. Altsasuko ikastetxetako DBHko 3ko ikasleek egindako erakusketa. - Azaroak 5, ostirala
22:00 Cabaret de antojo showa eta performancea, Arkagoa kalean. 16 urtetik gorakoendako. Estefania de Paz Asin antzerki-musika showa, Jokin gitarrak lagunduta. - Azaroak 12, ostirala
17:30-20:30 Gozamenezen kutxa tailerra, Intxostiapunta gazte gunean. 12 eta 17 urte artekoendako. Sexu, sexualitatea, erotika: zertaz ari gara? Gozamenezen bi sexologo gazteak eta Sexguneko Marta Celveti sexologoa. - Azaroak 19, ostirala
18:00 Busti aniztasunez, bizi gozamenez film laburrak eta foruma, Intxostiapunta gazte gunean. 12 eta 17 urte artekoendako. Sexu identitatea eta orientazioa landuko dira Marta Cilveti sexologoarekin. - Azaroak 26, ostirala
18:00 Erakusketako edukiei buruzko eztabaida eta dastatzea. Marta Cilveti sexologoak dinamizatuko du.