Kronologia laburra
- 1990-01-26 Altsasuko Udalak kaputxinoekin hitzarmena sinatzea erabaki zuen. Etxegabeen aterpea komentuko okindegi-ikuztegi zaharrean kokatuko zen. 55 metro karratuko azalera zuen eta egokitzapen lanak aurreko udan despedituta zeuden.
- 1990-04-03 Altsasuko Udalak etxegabeen aterpea zabaldu zuen. Dozena bat pertsonarendako tokia zuen.
- 1990-04-15 Altsasuko Udalak etxegabeen aterpea mustu zuen.
- 2008. Aterpearen egoera tamalgarria zen: zorutik hezetasun handia ateratzen zen; itajurak zeuden; ateak ez zuten ongi ixten; berogailuak paretan zintzilik zeuden bestela erabiltzaileek arropa lehortzeko erabiltzen zituztelako eta sute arriskua zegoelako. Gainera, sukaldea eta jakien biltegia komentuan zeuden, eta aterpetxea kudeatzen duen pertsonak ezin zuen nahi zuenean erabili.
- 2008. Altsasuko Udalak kamineroen etxe bat egokitzeko lanen memoria egin zuen. 115.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuen.
- 2009-01 Denboraleak kalteak eragin zituen aterpeko teilatuan eta, arriskuagatik, bi geletatik bat itxi behar izan zen. Udal langileek konpondu zuten.
- 2009-04-28 Ekonomia eta Ogasun Batzordean Alvaro Miranda Simavilla Ogasuneko kontseilariak Nafarroako Parlamentuan esan zuen ez ziola udalari kamineroen etxerik utziko. Udalak bere bitartekoekin konpontzeko eskatu, eta horretan laguntzeko prest agertu zen.
- 2009-06 Aterpea legedira egokitzeko Gizarte Gaietarako Departamentuak udalari emandako 18 hilabeteko epea despeditu zen.
- 2009. 408 erabiltzaile izan zituen aterpeak.
- 2010. Aterpeak eragiten zizkion gastuei aurre egiteko, Altsasuko Udalak eta Gizarte Gaiak Departamentuak hitzarmena sinatu zuten.
- 2012. Aterpeak 397 pertsona hartu zituen.
- 2013. 406 egonaldi egin ziren aterpean.
- 2014-12 Etxegabeendako gosari eta afariak komentuan prestatzen ziren, baina bi fraide besterik ez zirenez gelditzen, aterpean sukaldea prestatzeko 1.827,02 euroko inbertsioa egin zuen udalak.
- 2015-01-01 Aterpearen araudia indarrean sartu zen.
- 2015. Aterpean 334 egonaldi egin ziren.
- 2018-03-28 Etxegabeen aterpea kokatzeko Nafarroako Gobernuak kamineroen etxe bat uztea onartu zuen Altsasuko Udalak.
- 2018. Aterpeak 408 erabiltzaile izan zituen.
- 2020-02 Aterpearen egoitza berria erabiltzen hasi ziren.