Futbola

Altsasuren garaipen polita Dantzalekun

Guaixe 2021ko urr. 25a, 12:40

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Seigarren jardunaldia: Altsasu 3 – Amaya B 0

Altsasuk Arrotxapearen kontrako aurreko asteko porrota ahaztu zuen Amaya B-ren kontra partida polita egin eta etxean 3 eta 0 irabazi eta gero. Hasieratik jokoaren ekimena hartu zuen Altsasuk, eta 41. minutuan markagailuan aurreratzea lortu zuen, Javier Diazek sartutako golari esker. Atsedenaldia baino lehen Aitor Floresek gorritxoen bigarren gola sartu zuen. Bigarren zatian jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Altsasu, baina ongi eutsi zioten eta kontra eraso baten ondoren hirugarrena sartu zuen Jose Joaquín Montoyak. 

Iruña B da erregional mailako lider berria (15 puntu) eta Altsasu laugarren postuan dago (12 puntu), hiru puntura. Beraz, estu dago sailkapena. Asteburuan Iruña B liderraren kontra jokatuko du Altsasuk, lidergoa bera jokoan dagoen partida erabakigarrian.