Futbola

Altsasuk Oberenaren kontra, ezin

Guaixe 2021ko urr. 26a, 10:32

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Zazpigarren jardunaldia Altsasu 1 – Oberena 3

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoan Altsasuk Oberena hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeen artekoa partida lehiatua izan zen, hasierako tartean batez ere, baina Oberenako Ana Perezek Altsasuko atea zulatzea lortu zuen 36. minutuan eta atsedenaldira 0 eta 1 galduz joan zen talde altsasuarra. Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen partidak, baina 73. minutuan Oberenako Ane Perezek bigarren gola sartu zuen. Altsasuk ez zuen behera egin eta 76. minutuan markagailuan hurbildu zen Jone Apaolazak sartutako golari esker, baina minutu bat beranduago Oberenaren hirugarren gola sartu zuen Natalia Goñik eta horrela despeditu zen partida, 1 eta 3 Oberenaren alde. 

Sailkapenean jokatutako 7 partidak irabazi dituen Mulier taldeak jarraitzen du lider (21 puntu) eta Altsasu hamargarren postuan dago, punturik gabe. Asteburuan zortzigarren jardunaldia dago jokoan eta sailkapenean bederatzigarrena den Berriozarren kontra jokatuko du Altsasuk. Bi taldeek orain arte ez dute garaipenik lortu eta, beraz, jokoan dauden 3 puntuak urrezkoak dira. Partida larunbatean jokatuko da, 18:15ean, Berriozarren.