Biak Bat-en aisialdi inklusiboko eskaintza, bueltan

Guaixe 2021ko urr. 1a, 09:30

Haurra animaliekin. ARTXIBOA

Informazioa eta izen ematea 646 123 768 telefono zenbakira hots eginez edota psicologia.biakbat@gmail.com e-posta helbidera idatziz. Izen ematea azaroaren 3an itxiko da.  

Txakurrekin aisialdi inklusiboa eskaintzen du Biak Bat elkarteak, Kontatu nirekin programa. Altsasuko haur eta gazteei zuzendurik dagoen aisialdi inklusibo programa da. Izena ematen dutenek, animalien laguntzaz, hainbat ekintza eginen dituzte. Behar bereziak dituztenek, halako beharrik ez dutenek edota baztertze arriskuan daudenek parte hartzeko aukera dute. Beti ere, 6 eta 12 urte artean baldin badituzte. Helburua, parte-hartzaileek eta txakurrek esparru eta denbora komunak elkarbanatzea eta ondo pasatzea da. Saioak txakurrak ezagutu eta haien zaintza, maneiu eta tratuan oinarrituko dira.

Saioak azaroaren 6an eta 27an izanen dira, Biak Bat elkarteak Isasia industrialdean duen egoitzan. Aurten ere, Biak Bat elkartearen eskaintzak Altsasuko Udalaren laguntza du.