Baso garbitzeko auzolana deitu dute

Guaixe 2021ko urr. 29a, 09:57

Zuhaitzak kolorez jantzita.

Larunbatean, 10:00etan, Gure Etxea eraikinean. 

Auzolanean festetako bazkaria antolatzen duen taldeak, Altsasu Auzolanean eraikiz, “pandemia ondorengo testuinguruan arraro honetan auzolan berri batera” gonbidatu dituzte altsasuarrak. Larunbatean, Foru plazatik Baso Itxira eta Dantzalekura joanen dira, “pandemiaren bi urte hauetan guztion artean utzitako zaborra garbitzera”. Taldekideek hamaiketakoa eta bazkaria emateaz arduratuko dira. Parte hartzaileek eskularruak besterik ez dituzte eraman beharko.