Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Altsasun

Guaixe 2021ko aza. 1a, 09:45

Altsasuko finalaurrekoan ariko diren bertsolariak. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Gaur, azaroak 1, astelehena, 17:30ean, Iortia kultur gunean lehenengo finalaurrekoa jokatuko da. Osasun arazoak direla eta, Eneko Fernandezek ezinen du parte hartu, eta bere ordez Eneko Lazkoz etxarriarra ariko da.

Final laurdenak amaituta, hurrengo fasean sartu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa: Finalaurrekoak. Hiru saio jokatuko dira, lehenengoa, Altsasuko kultur gunean. Astelehenean izanen da, azaroaren 1ean, jaieguna, 17:30ean, eta sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Altsasuko Udalaren laguntza izan du saioa antolatzeko. Eneko Fernandez Maritxalarrek lortu zuen finalaurrekoetarako lehenengo txartela, baina osasun arazoak direla eta, ezinen du gaurko saioan aritu eta bere ordez Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra ariko da. Fernandez Berriozarko saioan ariko da. Lazkozekin batera, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin eta Oier Lakuntza Irigoien ariko dira Iortian. 

Altsasuko saioa irabazten duen bertsolariak zuzenean eskuratuko du Iruñean, azaroaren 28an, jokatuko den finalerako txartela. Gainerakoek, Berriozarko, azaroaren 6an, eta Leitzako, azaroaren 14an, finalaurrekoak bukatu arte itxaron beharko dute sailkatzen diren jakiteko. Finalaurrekoetan hemezortzi bertsolari ariko dira, haien artean Oier Lakuntza urdiaindarra eta Eneko Lazkoz etxarriarra, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

Altsasuko saioa irabazten duen bertsolariak zuzenean eskuratuko du Iruñean, azaroaren 28an, jokatuko den finalerako txartela. Gainerakoek, Berriozarko, azaroaren 6an, eta Leitzako, azaroaren 14an, finalaurrekoak bukatu arte itxaron beharko dute sailkatzen diren jakiteko. 24 bertsolari hasi ziren final laurdenetako fasean. Guztira hemezortzi bertsolari pasa dira. Horietatik zortzi sailkatuko dira finalean.