Futbola

Altsasuk ezin izan zuen liderra menderatu

Guaixe 2021ko aza. 2a, 13:30

Gizonezkoen Erregional maila. Hirugarren multzoa. Zazpigarren jardunaldia: Iruña B 1 – Altsasu 0

Altsasuk Taxoaren jokatu zuen, Iruña B liderraren kontra. Bi taldeen arteko partida oso polita izan zen, lehiatua, Iruña B taldeak lidergoa baitzuen jokoan. Bi taldeek gol aukerak sortu zituzten, baina bakarra sartu zen atean: 34. minutuan Hamzak Iruñaren alde sartutakoa. 

Horrela, Iruña B taldeak lider jarraitzen du (hemezortzi puntu) eta Altsasu bosgarren postura jaitsi da (hamabi puntu). Datorren jardunaldian Altsasuk sailkapenean puntu bakarrarekin azkena den Doneztebe taldea hartuko du Dantzalekun.