Futbola

Berriozarren kontra galdu zuen Altsasuk

Maider Betelu Ganboa 2021ko aza. 3a, 09:30

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren multzoa: Berriozar 5 – Altsasu 1

Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoan beheko postuetan dauden Berriozarrek eta Altsasuk jokatu zuten asteburuan. Partida hasi eta hamargarren minutuan Berriozar aurreratu zen, baina hortik aurrera parez pare aritu ziren bi taldeak. 35. minutuan bigarren gola sartu zuen Berriozarrek eta horrela joan ziren aldageletara. Bigarren zatian Berriozarrek beste hiru gol sartu zituen, eta 84. minutuan Jone Apaolazak Altsasuren gol bakarra sartzea lortu zuen. 

Sailkapenean Mulierrek jarraitzen du lider, jokatutako zortzi partidak irabazita (24 puntu). Altsasuk sailkapena ixten du, hamargarren postuan, punturik gabe. Igandean Altsasuk sailkapenean hirugarren den Amigo taldea hartuko du, 12:30ean, Dantzalekun.