Pertsonak gara programa Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Giza Eskubideei buruzko proiektuaren barruan dago, eta helburuan giza eskubideen inguruan hausnartzea da. Hortaz, haurren eskubideen harira Solo un metro de distancia antzezlana antolatu dute Altsasun, Lizarran eta Iruñean. Altsasuren eta Lizarraren kasuan bi udalek antolakuntzan lagundu dute. Solo un metro de distancia haur garaian sexu abusuak izandako emakume baten istorioa kontatzen du.
Madrilgo Serena producciones sortu du ikuskizuna, eta helburuetako bat "pentsatzen duguna baino gehiagotan gertatzen diren sexu abusuak" ikustaraztea da, Antonio Castro Guijarro antzezlanaren idazlearen eta zuzendariaren esanetan. Solo un metro de distancia bihar, azaroak 5, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunean eskainiko dute. Sarrera doan da, baina gonbidapena hartu behar da kultur gunearen txarteldegian edo webgunean.