Sakanako Berrialagunak, Sakanako Mankomunitatearekin eta Altsasuko Udalarekin elkarlanean, euskal kultur ekitaldiak antolatzen ditu urtero, eta aurten Olatz Salvadorren emanaldia antolatu dute. Musikari donostiarrak Aho uhal lan berria aurkeztuko du. Sarrerak dirua Berria-rendako izanen da. Berrialagunek sarrerak aurretik erosita 10 euro ordaindu beharko dute Berria-ren bitartez, egunean bertan Iortiako txarteldegian txartela erakutsiz 12 euro; Berrialagunak ez direnek 12 eurotan lortuko dituzte sarrerak kultur gunearen txarteldegian eta webgunean, eta 14 eurotan egunean bertan txarteldegian.