Futbola

Altsasuren garaipen polita

Guaixe 2021ko aza. 8a, 12:00

Erregional Maila. Hirugarren multzoa. Altsasu 2 – Doneztebe 0

Altsasuk sailkapenean azkena den Doneztebe taldea hartu zuen Dantzalekun. Doneztebek atzean jokatu zuen, defentsan, eta Altsasu erasokorrago aritu zen. Lehen zatian ez zen golik egon, baina bigarren zatiko 52. minutuan Montoyak Donezteberen atea zulatu zuen, eta ondoren Salgadoren gola iritsi zen, eta 2 eta 0 irabazita bukatu zuen Altsasuk ligako zortzigarren jardunaldia. 

Iruña B taldeak jarraitzen du lider (hemezortzi puntu) eta Altsasu laugarren postuan dago (hamabost puntu). Asteburuan hamalau punturekin bosgarren den Beti Kozkorren kontra jokatuko du Altsasuk, Lekunberrin, arerio zuzenen arteko lehian.