Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko Altsasuk Amigó taldea hartu zuen asteburuan Dantzalekun, eta Amigó taldeak hasieratik hartu zuen partidaren kontrola. Lehen zatian 0 eta 2 aurreratu ziren Amigókoak, eta bigarren zatian beste hiru gol egin zituzten.
Mulier taldeak jarraitzen du sailkapenaren gorenean, orain arte jokatutako bederatzi partidak irabazita (27 puntu). Altsasu hamargarren postuan dago, Larunbatean Altsasuk Kirol Sport taldea hartuko du, Dantzalekun, 15:45ean.