Euskararen arnasguneak beharrezkoak direlako, Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz taldeak egitaraua antolatu du azaroan. Aurreko ostiralean Kantaitan afaria egin zuten Kuxkuxtu taldearekin, eta bihar, azaroak 12, 19:00etan, Iortia kultur gunean, Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioa izanen da Mirari Martiarena eta Idoia Torregariaren eskutik. Bi artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa eginen dituzte euskara eta generoa umoregai hartuta: besteak beste, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia. Sarrera doakoa da.