Larreen eta herri lurren gaineko aurtengo kuotak ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2021ko aza. 17a, 12:58
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Azaroaren 27ra artekoa da borondatez ordaintzeko epea.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du larreen eta herri lurren gaineko 2021eko kuotak borondatez ordaintzeko epea azaroaren 27an despedituko dela. Helbideratutako ordainagiriak lastailaren 26an kargatu zituen kontu korronteetan.Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea pasa ondoren Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.