Bajeretako pasabideen kuotak ordaintzeko epea

Guaixe 2021ko aza. 16a, 10:48
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Altsasuko Udalak jakinarazi du abenduaren 10era arte dagoela aukera.

Etxeetako bajeren parean ez aparkatzeko pasabide seinaleak jartzen dira. Horiengatik urtero kuota pagatu beharra dago, eta Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo kuota pagatzeko borondatezko epea abenduaren 10ean bukatuko da. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei larunbatean kargatu zieten kuota. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.