Alberto Barandiaranen liburuaren aurkezpena, Altsasun

Guaixe 2021ko aza. 15a, 11:07

Alberto Barandiaran. ARTXIBOA

'Gurea falangista zen' liburuaren aurkezpena izanen da asteazkenean, Iortia kultur gunean. Solasaldia eginen dute Barandiaranek egileak eta Izaskun Etxeberria Zufiaurre irakasle eta idazleak. 

Herriko falangista gazte baten egunerokotik abiatu da Alberto Barandiaran Amillano altsasuarra 1936ko gerrak herrian eragindako ondorioetan murgiltzeko. Bere aitonak gerra ondoko errepresioan hark uste baino parte hartze handiagoa izan zuela jakin du. Kazetaritzatik abiatuta, memoria ariketa bat egin du idazleak eta azkenean, azaroak 17, 18:30ean, Gurea falangista zen liburua aurkeztuko du Altsasuko Iortia kultur gunean. Solasaldia izanen da Barandiaranen eta Izaskun Etxeberria Zufiaurre irakasle eta idazlearen artean. Euskaraz izanen da, eta sarrera librea da edukiera bete arte.