Futbola

Altsasuk Lekunberrin garaipen sendoa lortu zuen

Guaixe 2021ko aza. 15a, 12:42

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Bederatzigarren jardunaldia: Beti Kozkor B 1 – Altsasu 7

Altsasuk garaipen sendoa lortu zuen Lekunberrin Beti Kozkor B taldeari 1 eta 7 irabazi eta gero. Altsasuk ikusgarri jokatu zuen eta atsedenaldirako jada partida erabakita utzi zuen, Aiestaranek, Montoyak eta Salgadok sartutako golei esker. Baina bigarren zatian gol festak jarraitu nuen, Lekunberrik ate propioan sartutako goletik hasi eta Salgadok (2) eta Lobok sartutako golekin. Partida bukatzear zela Lekunberrik gol bakarra sartu zuen. 

Sailkapenean Leitzako Aurrera da liderra (20 puntu) eta Altsasu hirugarren da (18 puntu). Hain zuzen ere asteburuan Altsasuk Aurrera liderra hartuko du Dantzalekun, lidergoa bera jokoan dagoen partidan.