Komedia bat larunbat arratsalderako

Guaixe 2021ko aza. 16a, 11:49

¡Ese no! antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

Banarte Antzerki Taldearen '¡Ese no!' antzezlana izanen da, larunbatean, Iortia kultur gunean. Tarima Beltzak antolatu du emanaldia, Abadiñoko taldearekin elkartrukean. Igandean Altsasuko konpainiak Dulantziko antzerki jaialdian parte hartuko du.

Lagun arteko afari batean bikoteetako bat bere lehen haurra izatekotan dago. Semearen izena asmatzeko aitak jokuak planteatzen ditu, eta hauek bidea ematen die bata bestearen atzetik lotzen doazen gatazka sakon, harrigarri, dibertigarri eta barragarriagoak diren segida bati. Banarte antzerki taldeko ¡Ese no! antzezlanak modu praktikoan eta zuzenean azaltzen ditu indibidualizmoa, bakardadea, eta inguruan daude kideen gaineko ezjakintasuna modu zuzen, dibertigarri, eta, batez ere, barregarri batean.

¡Ese no! antzezlanaren emanaldia larunbatean, azaroak 20, 19:30ean, izanen da, Iortia kultur gunean. Sarrerak bost eurotan eros daitezke kultur guneko txarteldegian eta webgunean. Tarima Beltza taldeak antolatu du saioa, Abadiñoko Banarte konpainiarekin elkartrukean. 

Dulantzi
Altsasuko antzerki taldeak Dulantziko antzerki jaialdian parte hartuko du igandean, azaroak 21, 19:30ean, Dulantziko kultur etxean. Bederatzi taldek parte hartzen dute jaialdian: Alikanteko Ayusteatro, Madrilgo Melpómene, Salamancako La nomada teatro, Madrilgo Asociación Cultural Rateatro, Durangoko Karrika Antzerki taldea, Gasteizko Arteko, Alikanteko Atrote teatro, Tafallako Gabalzeka teatro eta Altsasuko Tarima Beltza. Jaialdia hiru asteburutan egin da, eta azken jardunaldia asteburu honetan izanen da. Tarima Beltzak Madre y pasotas antzezlana eginen du. Azaroaren 27an sari banaketa izanen da.