Santa Zezilia musikarien zaindaria da, eta gaur, azaroak 22, bere eguna da. Egun berezia ospatzeko musikariak kalera ateratzen dira, eta hori eginen dute, besteak beste, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako fanfarreak, txistu taldeak eta perkusio taldeak, alde batetik, eta Erkudengo Ama abesbatza, bestetik.
Altsasuko Dantza eta Musika Eskolako ikasleen kalejira 17:00etan hasiko da, Musika eta Dantza eskolan, eta Zumalakarregi plazan eginen dute lehenengo geldialdia. Ondoren, Iortia zabalgunetik pasako dira, eta Foru plazan amaitzeko. Erkudengo Ama abesbatzaren kalejira 20:00etan hasiko da, Iortia plazan. Ondoren, Zumalakarregi plazan geldialdia eginen duten, San Juan kaletik pasako dira eta Foru plazan emanaldia egiten amaituko dute.