Kontribuzioa pagatzeko epea zabalik

Guaixe 2021ko aza. 24a, 10:02
Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Hiri lurreko eta landa lurreko ondasunen gaineko aurtengo zergaren bigarren seihilekoa ordaintzeko epea abenduaren 24ra artekoa da.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, hiri eta landa lurreko ondasunen gaineko 2021eko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea zabaldu du. Helbideratutako ordainagiriak azaroaren 20an kargatuko ditu kontuetan. Eta helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Horretarako abenduaren 24ra arteko epea izanen da. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, diru bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko ditu udalak, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.