Ur kontagailuak irakurtzeko lana eman nahi du udalak

Guaixe 2021ko aza. 25a, 10:07

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Interesa dutenek abenduaren 2ko 23:59ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

Altsasuko Udalak herriko ur kontagailuen irakurketa zerbitzua kontratatu nahi du. 4.500 bat kontagailuren irakurketa egin behar da. Jasotzen dituen eskaintzen artean kalitate prezio erlazio hobea duenari emanen dio lana. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izanen da, eta gehienez ere lau luzapen egin ahal izanen dira, bakoitza urtebetekoa. Altsasuko Udalak lana hartzen duenari urteko 16.200 euro (BEZ kanpo) pagatuko dizkio. Luzapen edo aukera guztiak barne hartuz gero 81.000 (BEZ kanpo) jasoko lituzke lana eginen lukeenak.