Futbola

Altsasu Aurrera liderraren kontra erori zen

Guaixe 2021ko aza. 22a, 12:45

Erregional Maila. Hirugarren multzoa. Hamargarren jardunaldia: Altsasu 1 – Aurrera 2

Altsasuk Leitzako Aurrera liderra hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeak parez pare aritu ziren, eta lehia estua izan zuten. Aurrera aurreratu zen, baina atsedenaldia baino lehen bana berdindu zuen Salgadok. Bigarren zatian Altsasuk jokoaren kontrola hartu zuen, baina irteeran egindako akats bat ongi aprobetxatu zuen Aurrerak eta horri esker leitzarrek garaipenaren gola lortu zuten. 

Aurrerak jarraitzen du lider (23 puntu) eta Altsasu laugarren da (18 puntu). Asteburuan sailkapenean zazpigarren den Gazte Berriak taldea izango dute aurkari altsasuarrek, Antsoainen.