Ulibarrenaren inguruko dokumentala Altsasun

Guaixe 2021ko aza. 22a, 13:41
Ulibarrena 'Esculpiendo la historia' filmaren une batean. NAF. FILMOTEKA

Filmoteka Nafarroan programaren barruan 'Esculpiendo la historia: Joxe Ulibarrena' film dokumentalaren emanaldia izanen da gaur Iortia kultur gunean

Nafarroako Filmoteka herrialdean zehar zabaltzeko helburuarekin aurkeztu Filmoteka Nafarroan programa sortu zuten. Filmotekaren zenbait film Nafarroako herritan proiektatu dituzte, tartean gaur, 19:00etan, Iortia kultur gunean eskaini duten Esculpiendo la historia: Joxe Ulibarrena. Ángel Sánchez Garro zuzendariaren lana da eta 2013. urtean mustu zuten. Joxe Ulibarrena eskultorearen figura aurkezten du. Ulibarrena aurreko urteko apirilean hil zen, 96 urte zituela. 

Dokumentalean eskultore eta etnografoaren lanaren errepasoa egiten da, eta artistari zein Rosa bere lagunari eta Elur alabari egindako elkarrizketen bidez osatzen du bere figura. Tartean Enrike Zelaia musikari altsasuarraren adierazpenak agertzen dira filmean ere.