Asteburuan Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko hamaikagarren jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Lourdes taldea izan zuen aurkari Tuteran. Erriberako neskak hasieratik hartu zuen agintea, gol aukera paregabeak sortu zituzten, eta, azkenean, 7 eta 0 gailendu ziren.
Sailkapenean Mulierrek jarraitzen du lider (27 puntu), Castejón taldeari puntu bat aterata. Altsasu hamargarren postuan dago, punturik gabe. Asteburuan hamabigarren jardunaldia dago jokoan eta hain zuzen ere Altsasuk Irati Igoaren Mulier liderra hartuko du, igandean, 12:30ean, Dantzalekun.