Udalak Iortiako zerbitzu teknikoa emateko deialdia egin du

Guaixe 2021ko aza. 23a, 10:18

Iortia kultur gunearen sarrera. ARTXIBOA

Proposamenak ostegunera arte aurkeztu daitezke.

Altsasuko Udalak kultur etxetik eratorritako zerbitzu tekniko eta osagarriak kontratatzeko deialdia egin du. Urte baterako lizitazioa egin du, 2022rako. Baina kontratua beste lau urtez luzatu daiteke. Zerbitzua hartzeko lizitazio prezioa 38.185 eurokoa da (BEZ kanpo). Deialdian interesa duten pertsonek beraien eskaerak osteguneko 23:59ra arte aurkeztu ditzakete Nafarroako lizitazio elektronikoaren plataforman.