Autonomien Arteko Bigarren Mailan CBASK Jatormanek San Ignacio kiroldegian jokatu zuen, Larrabiden, San Ignacio liderraren kontra. Iosu Mendiola Marañonen mutilak saiatu ziren, baina San Ignaciok zergatik den liderra erakutsi zuen eta nagusitasunez gailendu zen, 82 eta 45.
Altsasuko saskibaloi taldearen kontra irabazi eta gero, lider jarraitzen du San Ignaciok (14 puntu), Valle de Egüesen aurretik (12 puntu). CBASK Jatorman taldeak hamahirugarren jarraitzen du (6puntu), bi partida gutxiagorekin, oraindik ere bi partida atzeratuta baititu. Asteburuan CBASK Jatorman taldeak sailkapenean zazpigarren den Miranda de Ebroko Cronos Novadiet taldea hartuko du Zelandin, larunbatean, 18:00etan.
Emakumeak
Emakumezkoen Lehen Junior Mailan jokatzen duen CBASK Albeniz taldeak Oncidenaren kontra jokatu zuen larunbatean Zelandin eta altsasuarrek partida ona egin zuten, 65 eta 47 irabazi baitzuten. Aranguren Mutilbasketa taldea da lider (14 puntu) eta CBASK-Albeniz zortzigarren da (9 puntu). Asteburuan zortzigarren jardunaldia dago jokoan eta sailkapenean bigarren den Liceo Monjardin taldearen kontra jokatuko du CBASK-Albenizek, igandean, 18:00etan, Agoitzen.