Udalak 2022ko festa egutegia zehaztu du

Guaixe 2021ko abe. 1a, 11:01
Festa segizioa. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 6an aurreko bi urtetan jaiotako altsasuarrei harrera eginen die.

Herriko ospakizunak direla eta, egutegian gorriz markatzeko hamaika tarte dituzte altsasuarrek. Altsasuko Udalak heldu den urteko festa egutegia zehaztu du. Horrekin batera, Altsasuko Udalak erabaki du 2019an eta 2020an jaiotako umeei harrera ilbeltzaren 6an egitea. Aurreko urteetan festetan egin ezin izan den ekitaldia kintoen buruzagien hautaketa egunean bertan eginen da. 

Altsasuko 2022ko festa egutegia
Data Ospakizuna
Otsailak 5-9 Santa Ageda
Otsailak 27 Haur inauteria
Martxoak 1 Herri inauteria
Martxoak 5 Hiri inauteria
Maiatzak 7-9 Alde Zaharreko festak
Garagarrilak 23-24 San Joanak
Garagarrilak 29 San Pedro
Garilak 11 Erkuden
Garilak 18 Bargagaingo igoera
Irailak 14-18 Festak
Lastailak 15-16 Feriak