Terrazen kuota pagatzeko epea zabalik

Guaixe 2021ko aza. 29a, 10:14
Zumalakarregi plazako terraza bat. ARTXIBOA

Abenduaren 24ra arte pagatu daiteke.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du terrazen gaineko 2021eko kuotak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 24an bukatuko dela. Helbideratutako ordainagiriak ostegunean kargatuko dira kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.