Futbola

Puntu batekin konformatu behar izan du Altsasuk

Guaixe 2021ko aza. 29a, 12:20

Erregional maila. Hirugarren multzoa. Hamaikagarren jardunaldia: Gazte Berriak 1 – Altsasu 1

Larunbatean Gazte Berriak eta Altsasu taldeek Antsoainen jokatutako partida oso lehiatua izan zen. 38. minutuan Aiestaranek Altsasu aurreratu zuen. Alde hori zabaltzen saiatu ziren altsasuarrak, baina ezin. Eta garaipena lortuko zutela zirudienean, azken minutuan berdintzea lortu zuen Gazte Berriak taldeak.