Pala

Sakanako nesken txapelketa asteburuan Altsasun

Guaixe 2021ko abe. 2a, 10:00

Etxarri Aranatzen jokatutako pala txapelketako partida. ARTXIBOA

Burunda pilotalekuak hartuko du Gure Pilota Sakanako XVII. Nesken Pala Torneoko bigarren jardunaldia, asteburuan

Aurreko astean hasi zen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Etxarri Aranazko Gure Pilota Klubak antolatutako Gure Pilota Sakanako XVII. Nesken Pala Torneoa. Guztira 65 palista gehiago ari dira lehiatzen, bi mailatan: Gaztetxoen maila –Tximeletak, Pottokak, Usoak, Kattagorriak eta Txitoak kategoriak–, eta Helduen mailan, Lehen Mailan eta Eliteetan. 

Miguel Angel Aristorenak azaldu bezala, sekulako maila du txapelketak eta lehen jardunaldian partida ederrak jokatu ziren. Asteburu honetan bigarren jardunaldia dago jokoan. Partidak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira, gaztetxoen partidak larunbat goizean, 10:00etatik aurrera, eta helduen partidak igandean, 11:00etatik aurrera.

Gure Pilota Sakanako XVII. Nesken Pala Torneoa. Bigarren Jardunaldia
Abenduak 5, igandea, 11:00etan, Altsasun:
Lehen Maila: Maider Saralegi-Ane Kerejeta / Enara Mazizior-Izar Parot
Eliteak: Leider Galdos-Maider Huizi / Amaia Espinal-Maider Mendizabal

Lehen jardunaldiko emaitzak:
Lehen Maila: Olatz Zulaika-Naroa Otxoa 25 / Enara Mazizior-Izar Parot 13
Lehen Maila: Maider Saralegi-Ane Kerejeta 13 / Uxue Agirresarobe-Olaia Eizagirre 25
Eliteak: Amaia Espinal-Maider Mendizabal /11  Amaia Irazustabarrena-Irati Igoa 25
Lehen Maila: Saioa Berakoetxea-Paula Gorostiaga 25 / Miren Errea-Maitane Villanueva 12