atletismo

Oinezkoen Lasterketaren 40. urteurrena

Guaixe 2021ko abe. 9a, 11:38

Altsasuko Zubeztia elkarteak antolatuta, Oinezkoen Lasterketa-Barricarte Oroimenezkoa jokatu zen atzo, abenduak 8, Altsasun. 153 korrikalarik parte hartu zuten, eta lasterketaren aurretik Candi Arnanz Garcia probaren sortzaileetako bat omendu zuten. 

2021eko edizioko Oinezkoen Lasterketa-Barricarte Oroimenezkoa Aitor Regillaga eta Maite Arraiza gipuzkoarrek irabazi zuten. Lasterketaren 40. urteurrena zenez, lehen itzulian azkarrenari sari berezi bat eman zioten, Rebillagak irabazi zuena. Altsasuko korrikalari azkarrena Aritz Etxeberria izan zen. 

Laster informazio gehiago.