'Miñan' nobelak Ibrahima Balderen bizitzaren kronika egiten du. Berak kontatu zuen Gineatik anaiaren bila atera zela, basamortua gurutzatu zuela, eta Afrikatik Europarako bidea egin zuela, Mediterraneoa zeharkatuz. Amets Arzallus Antia kazetariak Baldek kontatukoa jaso, eta liburu batean bildu zuen. Bihar, abenduaren 14, asteartea, 9:30ean, Arzallusek 'Miñan' nobelaz ariko da Iortia kultur gunean, Sakanako Mankomunitateko eta AEK euskaltegiak antolatutako solasaldian. Aurretik gonbidapena hartu behar da, Iorti kultur guneko webgunean edo txarteldegian.