Altsasuk gol festa ederra ospatu zuen Dantzalekun. Altsasuarrek Valle de Aranguren taldea hartu zuten, eta 17. minuturako aurreratu ziren, Lobok sartutako golari esker. Valle de Arangurenek bana berdindu zuen, Lobok berak ate propioan sartutako golari esker, baina hortik aurrera altsasuarren agintaldia hasi zen. Goitik behera kontrolatu zuten partida, eta beste 9 gol sartu zituzten bata bestearen atzetik. Lobo, Flores, Aiestaran, Lanz, Guisado (2), Vera, Arellano, Vergara eta Arellano izan ziren altsasuarren gol festako golegileak.
Aurrera taldea da erregional mailako hirugarren multzoko liderra (26 puntu) eta 10 eta 1 irabazi eta gero Altsasu hirugarren postura igo da (22 puntu). Datorren jardunaldian sailkapenean bederatzigarrena den Asdefor taldea izango dute aurkari.